XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aziera.

Aziera edo edukaziñoa bardin da.

Ta gai onetzazko zenbaki batzuk ikusiaz ikaratuta lez geratzen gara.

Umeak azi ta ezi bearra daukie, baita nagusiagoak be.

Osterantzean, zer?.

Umeak dira biar gizon izango diranak, eta bear dan lez oneik azi ta ezi (edukau) ezik, gizonak ez, piztiak azi ta aterako doguz.

Eta orduan, gu gizonok, zek bereiztuko gaitu abere ta pizti-mailla-koengandik?.

Nun litzake orduan gure buru-argia, gure errazoiz jokatzea, munduko errege izatea, nagusitasuna, gure zera?.

Zenbaki itza aitatu dot, eta orrela da.

Zabaldu edozein paper-orri naiz liburu.

Sor ta lor etzara gelditzen?.

Aziera deritxogun arazoan, esaterako, zenbakiak (numeruak) dardar dagoz.

Eta zer dirauskue?.

Munduko laterriak (estaduak) euren barru-bizitzan egin daroezan gastuak, ez dira makalak, ez dira txikiak.

Buruko uleak be tente jarten dauskuezanak baiño.

Denpora gitxi dala Unesko'k iragarri euskunez, munduak gerra tramankuluetan, umeak eta nagusiak eskolatzeko baiño euneko berrogei bat geiago gastatzen dau.

Soldadu bakotxeko urtean 7.000 dolar gastatzen da bataz beste, ta ume bati emon oi yakon azi ta ezitzean 100 bat dolar.

Ba-da aldea!.

Aunditu ta ugaritu bidean dagozan lurraldeak, munduko gizon eta emakume guztien artean, euneko irurogetamabi bat osotzen dabe; baiña oneik euren jentea eskolatzen gastatzen dabena, besteak gastatzen dabenaren ondoan % 11 baiño ezta.

Azi ta aunditu gurarik dabiltzan erri atzeratu orreik, gaiñera, buru bakotxeko (per capita) urtean bost dolar inguru gastatzen dabez eskolatzeko; industri ta olakoetan aurrera dabiltzanak, ostera, eun gitxienez gastau oi dabez.

1965 ta 1967 tartean, munduko gudari-gastuak ugaritzeari begiratu ezkero, Ipar-Amerikari ta Sobiet-Batasunari yagoke erabat 44.000 milloi dolarren lautik ia irua.

Japon'ek, barriz, eskoletan gastatzen dau soldautzan baiño lau bidar geiago, eta Kanada'k, bi bidar geiago.

Beste lurralde lantegiz ornidu batzuk, gudari-arazoetan baiño eskoletan geiago eralgitzen dabenak, oneik dira: Beljika, Dinamarka, Italia, Olanda, Noruega, Suezia ta Suiza.